DanzÁlava 2019: Katie Duck

Hasiera: Ostirala, 05 Uztaila 2019

Cage pieza aurkezpena, Arabako ALTRASTE DANZA (Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio) taldearekin batera.

Emozioak askatzeko dugun gizarte-trebetasun ezak gure burua nola mugatzen duen aztertzen da Cage/Kaiola-n, eta nola emozio horiek gure adimen emozionalaren osagai garrantzitsua diren eta nola eragiten duten egunero giza izaera aldakorra onartzeko eta hari erantzuteko dugun moduan. Emakume-gogo baten jakin-minetik mintzo da Cage, ar/eme bereizketarik sortu gabe. Aipatzen du nola hizkuntzak gizartea izoztu duen eskubide-berdintasun eta ekonomiasegurtasun kontzeptu eldarniozko baten barruan. Hori alda liteke, baina gure buruari emozioei jarraitzeko baimena ematen badiogu bakarrik, eta diskurtso intelektual baten azpian lurperatu ordez lekua uzten badiegu.

Uztailaren 5ean, ostirala
Ekialde-Goikoa aretoan, 20:00etan
Doako jarduera

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko Udala, Vital Fundazioa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand