Gero eta emakume komikigile gehiago dago, tradizioz gizonezkoena izan den merkatu batean. Hasiera batean haur literaturaren esparruan aritu ziren, gero diktadura garaiko aldizkari sentimentaletan… Hitzaldi honen helburua trantsizio garaian sortutako bost egile beren konpromiso feminista, politiko eta sozialaren bidez ezagutaraztea da. Nuria Pompeia, Montse Clavé, Mari Carmen Vila, Mariel Soria eta Laura Pérez Vernetti komikigileek, beren pertsonaien bidez, eredu tradizionalekin hautsi eta egungo sortzaileei ireki zieten bidea.
Hizlaria: Azucena Monge, arte-hezitzailea eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea.
Apirilaren 16an, asteartea
Emanaldi aretoan
19:00etan
Doako jarduera
Sarrerak Online
Denda Online