Zinemaren inguruan
Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.
Lehen hiruhieko hau emakumeek zuzendutako zinemari eskainiko diogu. Martxoko proposamena:
Hotel Cambridge. Eliane Caffé, Brasil, 2015
Sao Paulo hiriaren erdiko eraikin abandonatu bat hartu zuten Brasilgo etxerik gabeen eta errefuxiatuen mugimenduaren ez ohiko egoera erakusten du pelikula honek. Kaleratzearen mehatxuak eragindako eguneroko tentsioak okupen dramak, pozak eta era bateko eta besteko ikuspuntuak azaleratzen ditu.
Hileko proposamena. Feminismoa komikietan
Urteetan zehar, gizarte-aldarrikapen askoren tresna izan dira komikiak, emakumeenenak besteak beste. Binetak gizartearen bilakaera eta borroka feministaren lorpen garrantzitsuak islatuz joan dira.
Batzuetan, feminismoaren bolada batzuk eta besteak birpasatzen dira komikietan; beste batzuetan, protagonistak feminismoaren historiako irudi garrantzitsuak dira. Eta 1980ko hamarkadatik aurrera, emakumeek genero berri bat sortu dute, gai berriak eskainiz, tabuak hautsiz eta bizitza beste ikuspuntu batetik azalduz.
Zatoz liburutegira hori guztia ezagutzera
Sarrerak Online
Denda Online