Gazteentzako lantegia: Lorategi argiztatua

Hasiera: Larunbata, 2019(e)ko Martxoaren 16a

Musika hedatuaren lantegia 18 urte arte gazteentzat

Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago!

Lorategi argiztatua

Elkarrekin lan egingo dugu Artiumen lorategian instalazio suntsikor bat sortzeko. Zentzumen askoren esperientzia horretarako 4 espazio sortuko ditugu, plastiko gardenezko 4 pantailarekin, tokiko landare ekin lotutako motibo abstraktuekin estaliko duguna. Tokian bertan sortutako soinuak ere gehituko ditugu. Ez da beharrezkoa aurretik ezer jakitea. Antton Goikoetxearekin eta Andrea Ríos-ekin.

Martxoaren 16an, larunbata
17:00etatik 19:00etara. Plaza aretoan
Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand