Zinemaren inguruan
Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.
Azken hiruhilekorako Asghar Farhadi zuzendari iraniarraren pelikulak proposatzen dizkizuegu.
Le passé. Asghar Farhadi, Iran, 2013
Banandu eta handik lau urtera, Ahmad Teherandik Parisa joan da Mariek, emazte ohi frantsesak, hala eskatuta, dibortzioaren izapideak amaitzeko. Parisen dagoela, Marieren eta alabaren arteko harreman gatazkatsuaz ohartzen da. Harreman hori hobetzeko egingo dituen ahaleginen ondorioz iraganeko sekretu bat azaleratuko da.

Hileko proposamena. Jiro Taniguchi
Jiro Taniguchi (1947 – 2017) manga seinen eta gekiga egiten zuen egile japoniar bat izan zen. Marrazkien zehaztasun handia eta eguneroko bizimodua irudikatzeko sinpletasun poetikoa dira haren lanaren ezaugarri nabarmenenak. Taniguchik bere herriaren historia islatu zuen, baina baita egungo Japonia ere. Barrio Lejano, El almanaque de mi padre eta El Gourmet solitario haren estiloaren alderdi batzuen eta besteen laburpena dira.
Zatoz Artiumen Liburutegira haren komikiak ezagutzera
Sarrerak Online
Denda Online