Inaugurazioa: Menchu Lamas. Kolore nomadak

Hasiera: Astelehena, 22 Urria 2018

Menchu Lamas-en erakusketaren inaugurazioa; Lamas espainiar artista nabarmenenetako bat da 1980ko hamarraldiaz geroztik

Komisarioa: Luis Francisco Pérez

Menchu Lamasen egungo margolanak ikusteko aukera eskaintzen du Kolore nomadak erakusketak. Menchu espainiar artista nabarmenenetako bat da 1980ko hamarraldiaz geroztik. Belaunaldi berriaren eta berrikuntza estetikoaren sorrera bultzatu zituen Atlántica taldearen kide sortzaileetako bat izan zen Galiziatik. Atlantismo izeneko mugimendu estetikoa pizgarria gertatu zen bere garaian.

Kolore nomadak erakusketan egungo etapako artelan garrantzitsuenak daude ikusgai, ikusizko unibertso sinboliko bizia, baliabide abstraktuak eta figuratiboak oso modu pertsonalean elkartzen dituena. Kolorea bere izaera garbienean azaleratzen da. Keinuzko bulkada geometriko batek sentipenak eta emozioak adierazten ditu.

Inaugurazio-programa

Urriaren 22an, astelehena
18:30ean Museoaren Adiskideentzako bisita. Beharrezkoa da erreserba egitea (945 20 90 20 telefonoan)
19:00etan Artistaren eta komisarioaren arteko solasaldia
20:00etan Erakusketaren inaugurazioa

Menchu Lamas. Kolore nomadak
Iparra aretoa, 2018ko urriaren 23tik 2019ko urtarrilaren 20ra

Erakusketari buruz 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand