Soinudun esperimentazioaren eta inprobisazio askearen ikuspuntutik helduko dio zeregin horri, bere ahotsaren eta mugimenduaren baliabideak erabiliz. Espazioak berak eta tresna elektroniko batzuen eta besteen, mikrofonoen, zinta analogiko baten oihartzunaren eta kasete-grabatzaile zenbaiten ehundurek eskaintzen dizkioten ahalbideekin konbinatuko du guztia. Elementu horiek beren buruak berrelikatuz sortzen dituzten soinu eta akopleekin, eta Museoko piezekin LeGardonek elkarrizketa bat sortuko du, denbora erreal, organiko eta aldakorrean.
MUGAKOk bultzatutako egonaldi baterako deialdian hautatutako proiektua, ikusentzunezko sorkuntzaren esparruan proiektu artistiko bat garatzeko.
Urriaren 12an, ostirala
Hegoa aretoan, 12:30ean
Doako jarduera. Toki mugatua
Beharrezkoa da erreserba egitea: museo@artium.org