Liburutegiko bereziak. 2018ko urria

Hasiera: Astelehena, 01 Urria 2018

Amaiera: Azteazkena, 31 Urria 2018

Zinemaren inguruan eta Hileko proposamena

Zinemaren inguruan

Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.

Azken hiruhilekorako Asghar Farhadi zuzendari iraniarraren pelikulak proposatzen dizkizuegu.

Jodaeiye Nader az Simin. Ettore Scola, Italia, 1977
Nader eta Simin alaba bat duten senaremazte iraniarrak dira. Siminek alde egin nahi du Irandik bizimodu hobe baten bila, baina Nader-ek aita zaintzeko gelditu nahi du, Alzheimerrak jota baitago. Dibortzioa eskatu eta bere gurasoekin bizitzera joan da Simir. Nader-ek ez dauka aita zaintzeko emakume bat kontratatzea beste erremediorik. Zaintzailearen utzikeria bat dela-eta liskar izugarria piztuko da.

grupo eulen

 

Hileko proposamena. Komikia: Alfonso Zapico

Asturiar komikigilea (istorioak eta marrazkiak) 2006an hasi zen lan horretan La guerra del profesor Bertenev izeneko komikiarekin. Horren ondoren kaleratu zituen Café Budapest, arabiar-israeldar gatazkari buruz, eta Dublinés, zeinari esker Komikien Sari Nazionala irabazi baitzuen 2012an. La Balada del Norte trilogiarekin (oraingoz bi liburu plazaratu ditu) nobela grafikoaren bultzatzaile nagusietako bat da gaur egun Zapico.

Zatoz Artiumeko Liburutegira haren komikia ezagutzera

Liburutegiaren ordutegia 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand