Irudika 2018

IRUDIKA Ilustrazioaren Topaketa Profesionalaren bigarren edizioan nazioartekotzearen aldeko apustua egingo da.

Aurten egun bat gehituko zaio programari, Sektore Paraleloei eskainia. Bertan Musikaren, zinemaren, animazioaren, bideo-jokoen, antzerkiaren eta aldizkari espezializatuen munduko ordezkariek parte hartuko dute.

Euskal Irudigileak elkarte profesionalak antolatutako topaketa hauetan hiru egun eskainiko zaizkio Artiumen ilustrazio profesionalari. Edizio honetan Mexikorekin, Italiarekin eta Alemaniarekin zerikusia duten hizlariak hurbilduko dira Vitoria-Gasteizera. Herrialde horietan, izan ere, mundu mailako liburuen nazioarteko azoka garrantzitsuenak egiten dira, eta haietako eragileak izango dira hitzaldien moderatzaileak. Mahai inguru guztietan euskal lotura bat izango da. Hitzaldiak, mahai inguruak, networkingerako guneak, hitzordu profesionalak, bilerak eta ilustrazioa erruz aurkituko ditu bisitariak Irudika 2018n.

Gorde lekua ondoko gunean: www.irudika.eus
Argibide gehiago nahi izanez gero: info@irudika.eus

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand