Inaugurazioa: Queda mucho pasado por delante. Oroi

Hasiera: Ostirala, 2018(e)ko Irailaren 21a

Artium Bildumaren erakusketa berriaren inaugurazio-jarduerak

Garai baten oroitzapena dira bilduma guztiak. Zibilizazio batek baliotsu jotzen duen guztia gorpuzten du bilduma batek: artea, teknika, materialak, nortasuna eta kontzeptuak…

Queda mucho pasado por delante. Oroi Bildumaren erakusketak oroitzapenirudi askotariko eta konplexua jartzen digu begien aurrean. Oroitzapen horiek eratzen gaitu gizaki gisa, hark ematen dio gorputza mintzairari, irudikapenari, eta aldi berean, baita dokumentuari eta susmoari ere. Erakusketa honetarako aukeratu diren Artium Bildumako artelanetan historia, oroitzapenak eta ahanztura jorratzen dira, modernotasunaren proiektuak eta haien nolakotasun politikoak berrikusten. Analisirako tresnak dira, aurrean dugun iragana eraikitzeko geruzak.

Inaugurazio-programa

Irailaren 21ean, ostirala
18:00etan: Museoaren Adiskideentako bisita (Beharrezkoa da erreserba egitea)
19:00etan: performancea. Zer egin hemendik atzera_in situ. 12. Proklamaren laborategiaren aurkezpena
20:00etan: erakusketaren inaugurazioa. Hegoa aretoan

Datozen doako bisita gidatuak
Irailaren 23an, igandea, 12:30ean
Irailaren 26an, asteazkena, 18:30ean
Irailaren 30ean, igandea, 12:30ean

Erakusketa 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand