Ekinean ibiltari Arabako Lurraldean garatutako arte esperimentazio eta esku-hartze programa bat da, Artium Museoak eta Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak bultzatua. 2018ko deialdian hautatutako proiektua Itineracciones izan da, ZAS Kultur taldeak komisariatua eta Txaro Arrazolaren (Zuhatzu Kuartango), Iñaki Larrimberen (Atauri eta Nerbioi Ibaiaren Parke Lineala) eta Nerea Lekuonaren (Garaioko Interpretazio Zentroa) esku-hartze artistikoekin.
Jarduerak
Irailaren 13an, ZAS Kultur Espazioan
Weeble-Tentetieso (Sobre el equilibrio). Txaro Arrázolaren aurkezpena. 19:30ean
Irailaren 15ean, larunbata, Zuhatzu-Kuartangon
Weeble Wobble. Andrea Abaliaren eta Txaro Arrazolaren hitzaldia. 18:00etan
Performancea: Txaro Arrazola. 19:30ean
Weeble-Tentetieso (Sobre el equilibrio) erakusketaren inaugurazioa. 20:00etan
Irailaren 20an, osteguna, ZAS Kultur Espazioa 19:30ean
Bajo el agua. Nerea Lekuonaren aurkezpena.
Hitzaldia: Sumergidos. Txus Bilbao, MawatreS, Natxo Rodríguez & Nerea Lekuona.
Irailaren 29an, larunbata. Itineracciones Bus-Tour. 17:00 > 22:00 (*)
Enrique Loyola antzezle eta monologogilearekin.
17:00 Artium | 17:30 Garaio | 18:50 Nerbioi Ibaia | 20:30 Zuhatzu-Kuartango | 22:00 Artium
Urriaren 18an, osteguna. Atauri eta ZAS Kultur Espazioa. 16:30 > 20:00 (*)
16:30 · Bus: Autobusaren irteera Artiumetik.
17:00 · Cafe tertulia: “Del turismo cultural al turismo rural: Unofficial Tourism Araba”. Jorge Díez & Iñaki Larrimbe. Zentro Soziokulturalean.
19:00 · Bisita: Unofficial Tourism Araba. Bide berdeko tunelean.
20:00 · Hitzaldia: Intervenciones en espacios públicos. Jorge Díez. ZAS Kultur Espazioa.
(*) Doako jarduera izena aurretik eman ezkero