Eskolarako programak
Artiumen Hezkuntza Sailetik ikasturtea ondo hastea opa dizuegu eta, aldi berean, gure Eskolarako programetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituegu. Batzuk urriaren 9an hasiko dira eta beste batzuk, berriz, urtarrilaren 8an. Aurten programa berriak izango ditugu.
Izena emateko epea: 2017ko irailaren 3tik urriaren 19ra
Eskolarako programak eta izena ematea
Irakasleentzako prestakuntza
Aurtengo urterako zera proposatzen dizuegu:
- Prestakuntza saioak erakusketen edukia ezagutzeko eta zure ikasleekin zeure kabuz lan egin ahal izateko.
Urriaren 17an, asteazkena, 11:00etatik 12:30era edo 17:00etatik 18:30era: Artium Bilduma
Urriaren 24an, asteazkena, 11:00etatik 12:30era edo, 17:00etatik 18:30era: Menchu Lamas
- Art through English: 30 orduko mintegia, Museoa hezitzeko baliabide gisa erabiltzen ikasteaz gainera ikasgaiak ingelesez diseinatzen ikasi nahi duten Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako. Berritzegunearekin elkarlanean egiten da programa hau.