Dantzan Bilaka. 2018ko iraila

Hasiera: Ostirala, 2018(e)ko Irailaren 28a

Amaiera: Igandea, 2018(e)ko Irailaren 30a

Koreografia sorkuntza: aurkezpenak, hitzaldiak eta lantegiak

2018ko irailaren 28tik 30era

Dantzan Bilakaren 12. edizioa Artiumen egingo da aurten. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Koreografia Sorkuntzari diru-laguntzak emateko egiten duen deialdiaren inguruan antolatzen da jarduera hau eta ADDEk (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) koordinatzen du.

Aurtengo edizioan (DB2018), urtean zehar garatu dituzten koreografia sorkuntzako proiektuak aurkeztuko dituzte Zuriñe Benaventek, Laura Cobok, Askoa Etxebarrietak, Gorka eta Nerea Gurrutxagak, Ibon Salvadorrek, Denis Santacanak eta Mikel del Vallek. Aurkezpen horiekin batera, Museoko esparru batzuk eta besteak beteko dituzten lantegiak eta topaketak egingo dira jardunaldiek iraungo duten hiru egunetan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand