Uda familiartean Artiumen 2018

Hasiera: Osteguna, 16 Abuztua 2018

Amaiera: Igandea, 02 Iraila 2018

Udako lantego bereziak eta familien gunea

Udako lantegi bereziak: Poesia hedatua

Poesia hedatua gehi: muralak, musika, margolaritza, marrazkia, lorezaintza, natura, sukaldaritza, performancea, antzerkia…

Goizean poesia hedatua landuko dugu mural handi baten bidez.

Arratsaldean, beste diziplina batzuekin konbinatuko dugu poesia hedatua: margolaritzarekin, marrazkiarekin, musikarekin, naturarekin, sukaldaritzarekin…

Arratsaldero etor zaitezke, lantegiak aldatuz joango baitira!

Abuztuaren 16tik irailaren 2ra (Abuztuaren 16an eta 17an goizez bakarrik)
Lantegiak: 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era

Lantegia, Zentro-Museoko sarreratxartelarekin doan
Toki mugatua. Erreserbarik ez

Gogoan izan: 14 urtez azpikoen sarrera doakoa da!

Familien gunea

Abuztuaren 16tik irailaren 2ra, gune berezi bat antolatu dugu, etxeko txikiek aukera izan dezaten esperimentatzeko eta dibertitzeko, eta helduek, berriz, txikiei laguntzen diezuen bitartean, kafetegian zerbait hartzeko, irakurtzeko… eta uneaz gozatzeko.

Familien Gunearen ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 20:00etara (etengabe)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand