Artium, haren arkitekturaren berezitasuna (haren 14.000 metro koadroren % 75 lur azpian dago), harrera egiten diguten artelanak (15.000 beirazko anpulu sabaitik zintzilik, gure buruen gainean tintin eginez), erakusketa berriak, kanpoko eskulturak… ezagutzeko modurik onena aurtengo udarako prestatu dugun Artium osorik izeneko bisita gidatu bat egitea da.
Asteazken, larunbat eta igandeetan, 12:30ean eta 18:30ean
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Artium lorategiaren doako bisita gidatuak
Esperientzia interesgarria, Kultur ondarea eta Naturaren ondarea elkartzen diren toki batean, bata besteaz aritzeko.
Betidanik egon da harreman estua artisten eta naturaren artean. Inspirazio-iturri, pigmentu eta materialen hornitzaile, gogoetarako gune eta orain, inoiz baino gehiago, etorkizunarekiko kezka sakon baten protagonista, Natura funtsezko elementua da artearen munduan.
Horri guztiari buruz hitz egingo dugu lorategiaren bisitan, sartuirten bat egingo dugu erakusketa aretoetara piezaren bat ikustera, eta 5 zentzumenen proposamenarekin jostatuko gara.
Uztaileko eta abuztuko ostiraletan 18:30ean
Beharrezkoa da aurretik erreserba egitea: 945209020. Toki mugatua
Doako jarduera. Ez du barne hartzen erakusketa aretoetarako sarrera
Sarrerak Online
Denda Online