2018ko Museoen Nazioarteko Eguna Artiumen

Hasiera: Ostirala, 2018(e)ko Maiatzaren 18a

Amaiera: Igandea, 2018(e)ko Maiatzaren 20a

MNE 18. Museo hiperkonektatuak. Ikuspegi berriak, publiko berriak

Maiatzaren 18an, ostirala

ARTres miaketa-koadernoa
Museoa ezagutzeko ibilbide bat, non egindako galderei bakarka nahiz senideen eta adiskideen laguntzaz erantzun ahal izango baitiezu. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero maiatzaren 20an, igandea, egingo den opari-zozketan parte hartu ahal izango duzu.

 

Maiatzaren 19an, larunbata

ARTres miaketa-koadernoa
Museoa ezagutzeko ibilbide bat, eta maiatzaren 20an, igandea, opari-zozketa.

Scratch Eguna 2018
Scratch Day MIT (Instituto Tecnológico de Massachusetts) Media Lab-en ekimena da. Scratch-a da egun horren ardatza, hau da, interfaze errazen bidez ordenagailuen programazioa ezagutu eta hartan trebatzeko aukera emateaz gainera, ikasteko eta elkarlanean aritzeko konpetentziak garatzen dituen aplikazio informatikoa. Artiumen, gure lurraldeko ikastetxeetako ikasleek aurkeztuko dituzte beren proiektuak. Sariak zozketatu eta lantegiak eskainiko dira. Scratch Egunari buruzko argibide gehiago
Ekialde-Goikoa aretoan. 11:00etatik 13:30era

Gizarte-sareen lehen hurbilketa bat_Gaur, Facebook
Telefono mugikor bat daukazu eta gailu horrekin mila gauza egin ditzakezula esan dizute. Hitzaldi honetan, hark eskaintzen dizkizun ahalbide guztietatik batzuk ezagutuko dituzu. Zehatzago, WhatsApp eta Facebook erabiltzen ikasiko duzu.
Hizlaria: Venan Llona, SPRI Enpresa Digitala
Jarduera hau Museoaren Adiskideentzat bakarrik da. Deitu 945 20 90 20 zenbakira eta egin erreserba, beharrezkoa da parte hartzeko.
Emanaldi aretoan, 11:30ean

Bisita gidatuak
Artium osorik
Artiumen arkitektura berezia eta erakusketak ezagutzeko modurik onena.
12:30ean eta 18:30ean

Lantegia
Eraldaketak
Janzkera hizkuntza bat da. Informazio handia ematen dugu gure janzkerarekin eta gauza asko adierazten ditugu. Lantegi honetan jantziak egingo ditugu era askotako materialak erabiliz, eta jantzi horien bidez era askotara mintzatuko gara. Haurrei eta helduei zuzendua.
Plaza Aretoa. 11:00etatik 20:00etara

 

Maiatzaren 20an, igandea

ARTres miaketa-koadernoa
Museoa ezagutzeko ibilbide bat, eta maiatzaren 20an, igandea, opari-zozketa.

Familientzako lantegiak
Good Morning Artium! GM 2. Eskultura. Museotik atera eta ibilbide bat egingo dugu eskulturak ikusiz. Alde guztietatik begiratuko diegu, marraztu egingo ditugu eta lantegian geure eskultura egingo dugu buztinez.
12:00etatik 13:30era. 6-11 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Artium Txikia. Gure itzalarekin jolasean! Lantegi honetan tamaina handiko marrazki batzuk egingo ditugu horman proiektatutako irudiekin lan eginez, Eulalia Valldosera-ren lanean bezala.
12:15etik 13:30era. 3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.

Bisita gidatua
Artea
12:30ean. Gaztelaniaz

Opari-zozketa – 19:00etan

Igandeak
Kontzertua: Pelax
Unai Pelayo donostiarraren bakarkako proiektua da Pelax. 2013an hasi zen bere blues eta rock abestiak taxutzen gitarra elektrikoaren laguntzaz. Harrezkero etengabe aritu da emanaldiak egiten nahiz bakarrik, nahiz talde batekin. Bigarren LPa, Talkak egiten du didaktika, kaleratu berria du, rock talde batekin jotako abestiz osatua.
Aurreko plazan, 20:00etan

Museoa zabalik 11:00etatik 20:00etara

2018ko MNE-ren liburuxka jaitsi  ARTres miaketa-koadernoa jaitsi 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand