Inaugurazioa: Brossa Poesia

Hasiera: Azteazkena, 30 Maiatza 2018

Amaiera: Igandea, 23 Iraila 2018

Artista horren lan osoaren ikuspegi zabala

Artiumek, MACBArekin elkarlanean, Brossa poesia erakusketa aurkezten du, artista horren lan osoaren ikuspegi zabala, hasi lehen liburuetatik eta azken ikerketa plastikoetaraino, antzerkia, zinema, musika, ekintza-arteak eta keinuak ahaztu gabe, guztietan izan baitzen aitzindari.

Erakusketa honetan elkarrizketan jarri nahi izan da Brossaren lana eta beste artista batzuen poesia (Marcel Mariën, Nicanor Parra eta Ian Hamilton-Finlay), baina baita letrismoaren poetena, ikusizko poesiarena, poesia konkretuarena, esperimentalarena, hedatuarena eta fluxusena. Brossa poeta da, baina haren lanak hizkuntza batzuen eta besteen bidegurutzean daude beti. Sarritan lan egiten du beste artista batzuekin batera, eta baita musikari, zinemagile, dantzari, umorista eta are magialariekin ere. Haren lanetan konbentzioak eta diziplinen arteko mugak urratzea da beti jolasa.

Komisarioak: Teresa Grandas eta Pedro G. Romero

Inaugurazio programa

Maiatzaren 29an, asteartea

18:30ean. Bisita Teresa Grandas-en eta Pedro G. Romeroren eskutik. Museoaren Adiskideentzat bakarrik. Ezinbestekoa da erreserba
19:00etan. Komisarioen hitzaldia
20:00etan. Erakusketaren inaugurazioa eta Brossaren lanaren garapena (performanceak). Idoia Zabaletaren, Txubio Fernández de Jauregiren eta Pako Revueltasen eskutik

Iparra aretoa

Argibide gehiago  Brossa lanaren garapen-ekitaldien programa

 Expo Brossa invitacion logos

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand