Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
Artium Txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1
Maiatzak 6, igandea
Sara Berasaluce. Etorkizunerako ekipajea. Zer eramango zenuke maletan zure hurrengo bidaiaren jomuga etorkizuna balitz? Lantegi honetan denboraren kapsula txiki bat sortuko dugu, eta barruan urte batzuk barru beharko ditugun gauzak sartuko ditugu. Ondo aukeratu beharko dugu!.
Maiatzak 13, igandea
Garazi Celaya. Ikusizko efektuak. Denboran atzera eginez, gaur egun animazio edo pelikula gisa ezagutzen ditugunen abiapuntuan egon ziren ikusizko efektuak ikusi eta geureak sortzen ikasiko dugu.
Maiatzak 20, igandea
Antton Goikoetxea. Gure itzalarekin jolasean! Lantegi honetan tamaina handiko marrazki batzuk egingo ditugu horman proiektatutako irudiekin lan eginez, Eulalia Valldosera-ren lanean bezala.
Maiatzak 27, igandea
Garazi Celaya. Hodeiei begiratu eta zein forma ezkutatzen duten aurkitzen saiatuko gara. Geure landa-atrila sortuko dugu eta, hala, edozein tokitan izan ahalko gara artista.
Good Morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Maiatzak 6, igandea
Azucena Monge. Underwater. Imaginatu al dezakezu artelan bat ur azpian? Lantegi honetan ura izango da gure artelana egiteko lehengai nagusia. Eskulturaren teknika landuko dugu Francisco Ruiz de Infante-ren lan batean inspiratuta.
Maiatzak 13, igandea
Azucena Monge. Eszenografia, eszenatokiak egiteko artea. Aretoetan ikusitakoan, Eulàlia Valldoseraren lanean bereziki, inspiraturik geure eszenatokia diseinatuko dugu.
Maiatzak 20, igandea
Azucena Monge. GM 2. Eskultura. Museotik atera eta ibilbide bat egingo dugu eskulturak ikusiz. Alde guztietatik begiratuko diegu, marraztu egingo ditugu eta lantegian geure eskultura egingo dugu buztinez.
Maiatzak 27, igandea
Azucena Monge. Oihalen konposizioa. Birziklatzearen ideia abiapuntu harturik, koadro txit berezia sortuko dugu, collage baten eran, oihal-zatiak elkarrekin josiz.
Sarrerak Online
Denda Online