Irakaslea: Antton Goikoetxea
Lantegi honetan, soinudun artearen kontzeptuak, teknikak eta prozedurak ikasiko dituzte haurrek, mikrofonoen eta anplifikatzaileen erabilera, gailu elektroniko analogiko eta digitalen manipulazioa, soinuak begiztan grabatu eta erreproduzitzea eta soinua zentzumenen esperientzia eta adierazpide nagusi gisa ulertzea. Jarduerari amaiera emateko soinudun pieza bat sortuko da taldean. Parte-hartzaileek www.soundcloud.com plataforman entzun ahal izango dute sortutako lana.
Martxoaren 17an, larunbata
17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
6-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela

Sarrerak Online
Denda Online