Carmen // Shakespeare obsesio bat da. Haserreak performance, ikuskizun, hitzezko isuri, hitzaldi, workshop, instalazio, pelikula, ekitaldi ofizial eta ekitaldi ezkutu bihurtu du.
Desiraren iragarpenak erakusketa-labirinto zabalaren barruan, bizkortu egin da berriz ere Olgaren eta Franciscoren eskutik mutatzeko halako joera duen birus hori.
Artistek pizgarri gauzatzaile sorta bat proposatuko dute, eta kataklismo txiki sail bat, gutxi edo aski iragarriak, beren gorputzekin eta ikusleen konplizitatearekin paisaiaren gune batzuk aldatuko dituztenak.
Iragarritako hitzorduak
Apirilaren 26an, osteguna, 18:00etan
Ondoko guneak probarako piztea: Stock (hemen eta orain?), Are beherago operazioa eta Crash-Test
Apirilaren 29an, igandea, 18:00etan
Gran tablao de las activaciones: ondoko guneak —filmaketa eta guzti— piztea: Crash-Test, Errazteko testua: 66. sonetoa, Stock (hemen eta orain?), Zuk emango didazun lorea (berotegiak) eta Testu beltzak
Hitzordu klandestinoak
Apirilaren 24tik 29ra hitzordu klandestino sail bat egingo da astean zehar eta erakusketaren gunean artistekin topaketa ez-formalak izateko aukera ere egongo da.
Apirilaren 25ean (18:30etik aurrera) filmatze batzuk egingo dira erakusketaren barruan ikusleen parte-hartze zuzenaren edo zeharkakoarekin ondoko guneetan: Argiak erreak (ping-pong-aren memoria berregina), Errazteko testua: 66. Sonetoa, Testu beltzak eta Are beherago operazioa
Iparra aretoa