Familientzako lantegiak. 2018ko apirila

Hasiera: Igandea, 01 Apirila 2018

Amaiera: Larunbata, 28 Apirila 2018

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari

Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Artium Txikia

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1


Apirilak 8, igandea

Sara Berasaluce. Gure itzala janzten. Argiekin eta itzalekin jolastuz, gure gorputzarekin zenbat eratako itzal sor dezakegun arakatuko dugu lantegi honetan. Zer motatako arropa erabiliko ote genuke gure gorputzaren itxura aldatuko balitz?.

Apirilak 15, igandea
Garazi Celaya. STOCK. Carmen // Shakespeare erakusketa ikusi eta artistek beren lana sortzeko zein tresna edo elementu erabili duten aztertu ondoren, gure artistamaletatxoa diseinatuko dugu lantegian «stock» izeneko gunean inspiraturik.

Apirilak 22, igandea
Antton Goikoetxea. Aztarnak. Artelanetan aurkituko ditugun arrasto eta aztarnak jaso eta mural bat egingo dugu haiekin.

Apirilak 29, igandea
Garazi Celaya. ARTres erakusketan bertsionatutako abangoardiako artisten lanetan inspiraturik, geure bertsioa egingo dugu bolumen geometrikoak erabiliz.

Good Morning Artium!

6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Apirilak 8, igandea
Azucena Monge. Sculpture workshop. Eskultura bat egingo dugu materialak, gauzak eta kolorea erabiliz.

Apirilak 15, igandea
Noelia Tofé. Performance + art + fashion. Nolakoa ote litzateke artelan batekin janztea? Lantegi honetan modarekin eta performancearekin jolastuz bizia emango diogu Artium Bildumari.

Apirilak 22, igandea
Azucena Monge. Printing fun. Era askotako formak margotuko ditugu inprimatzearen teknikaren bidez.

Apirilak 29, igandea
Noelia Tofé. Beldurra, bakea, ezinegona, jakin-mina, mirespena, zoriona, urduritasuna… Lantegi honetan artelanek eragiten dizkiguten emozioekin eta sentimenduekin lan egingo dugu eta, gero, sentimendu horiek geure sortze-lanetan islatzen ikasiko dugu.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand