Inaugurazioa: ARTres. Museo bat nolakoa izan behar den

Hasiera: Larunbata, 03 Martxoa 2018

Amaiera: Igandea, 26 Abuztua 2018

Erakusketa honetan aurrez aurre jarri nahi dira XX. mendekoa eta XXI.eko balizko museoa

Ebidentziak adierazten duen bezala, gaur egungoa baino lehenagoko arte garaikidea gordetzen duen edozein museotako bildumak gabezia handiak baldin baditu genero kontuetan, egungo museogintzak baztertu egin behar du gai horren inguruko zalantza oro, egileen arteko erabateko berdintasunaren aldeko apustua eginez. Are gehiago, artelanen eduki guztiak —gizonezkoenak zein emakumezkoenak izan—, barru aldeko eremuetan, kanpo aldekoetan eta gailu edo trepeta estetiko/gogoetazkoen lurraldeetan barrena dabiltzan honetan.

Inaugurazio-programa

Martxoaren 2an, ostirala

18:30ean Bisita Daniel Castillejo komisarioarekin, Museoaren Adiskideentzako bakarrik. Beharrezkoa da erreserba egitea

19:00etan Mahai-ingurua: Adeline Virginia Stephen Woolf ehun urte barru. Parte-hartzaileak: Concha Jerez, Ixone Sádaba, Maite Martínez de Arenaza eta Charo Garaigorta

20:00etan Erakusketaren inaugurazioa

Doako jarduerak

Argibide gehiago

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand