Pizgarri gauzatzaileen bigarren saila, Carmen // Shakespeare. Desiraren iragarpenak erakusketan
Otsailaren 23tik • martxoaren 3ra
Carmen // Shakespeare obsesio bat da. Haserreak performance bihurtu du, ikuskizun, hitz-jario, hitzaldi, workshop, instalazio, pelikula, ekitaldi ofizial eta ekitaldi klandestino.
Orain, Desiraren iragarpenak erakusketa-labirinto handiaren barruan (maiatzaren 1era arte Artiumen ikusgai), aldatzeko joeratxoa duen birus hori bizkortzen hasi da berriz ere Olgaren eta Franciscoren eskutik.
Artistek —martxoaren 3ra bitartean berriz ere Vitoria-Gasteizen— pizgarri gauzatzaile sail bat proposatzen digute, astean zehar egingo den topaketa sail bat, eta kataklismo txiki sail bat, gutxi edo aski iragarriak, beren gorputzekin eta ikusleen konplizitatearekin paisaiaren zati batzuk aldatuko dituztenak.
Hitzordu ez klandestinoak:
Otsailaren 24n, larunbata, 18:00etatik aurrera: Stock (hemen eta orain?) gunea piztuko da
Otsailaren 25ean, igandea, 17:00etatik aurrera: Crash-Test guneak piztuko dira
Otsailaren 27an, asteartea, 15:00etatik aurrera: artistekin elkartzea —emanaldi aretoan— eta Errazteko testua: 66. sonetoa gunea piztuko da
Martxoaren 1ean, osteguna, 18:00etatik aurrera: Soldaduak eta Testu beltzak guneak piztuko dira
Martxoaren 2an, ostirala, 11:00etatik aurrera: artistekin elkartzea —Plaza aretoan— eta «Are beherago» operazioa
Martxoaren 3an, larunbata, 13:00etatik aurrera: egoera bat?
Astean zehar beste hitzordu klandestino batzuk ere izango dira, eta artistekin egoteko aukera egongo da erakusketa-gunearen barruan.