Carmen // Shakespeare erakusketaren inguruko jarduera berezia
Har ezazu parte! Museoetako publikoak aztertzeko ikerketa batean lagunduko diguzu eta zure parte-hartzearen oroitzapen bat eramango duzu etxera.
Oso erraza da: visita ezazu Carmen//Shakespeare. Desiraren iragarpenak erakusketa. Harritu egingo zaitu eta pentsarazi egingo dizu. Familiartekoekin eta adiskideekin gozatu, esperimentatu, ikasi eta partekatu ahal izango duzu. Konta iezaguzu zure esperientzia. Aldameneko espazio batean jarriko dugu ikusgai zure ekarpena, gainerako parte-hartzaileenekin batera.
Familientzako lantegiak eta gunea
Parte har ezazue hezitzaile batek Zentzumen guztiekin gidatutako lantegi irekian, 11:30etik13:30era eta 17:30etik 19:30era, ekimenak iraungo duen bost egunetan.
Bai lantegia eta bai «txokoa»-ren erabilera doakoak dira, egun horretan. Museora sartzeko txartela duten bisitarientzat. Tokia mugatua da, baina ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea.
Gogoan izan: 14 urtez azpikoak doan sar daitezke Museora.
Miaketa koadernoa
10 aztarna beste hainbeste enigma argitzeko. Zein artelani dagozkion asmatzeko aurkitu beharko dituzun xehetasun xumeak, El arte erakusketaaretoko 1000 metro karratuetan. Horren truke, esperientziaz gozatzeaz gainera erakusketaren oroigarri bat jasoko duzu, etxera eramateko.
Miaketa-koadernoaren babeslea: Euskaltel
2018ko Aste Santuko ordutegi berezia.
11.00etatik 20.00etara (etengabe)
Martxoaren 29tik, osteguna, apirilaren 2ra, astelehena.
Apirilaren 3an, asteartea, Museoa itxita egongo da.
Erakusketak Aste Santuko programa (pdf) Ordutegiak eta tarifak On line sarrerak
Sarrerak Online
Denda Online