Eric Dicharry-k, 2017ko ohar-koadernoen komisarioak, emana
2017. urtea Kupidoren zeinupean jarri da. Rodinen musutik Koons-en bitxikerietara, maitasunak inspiratu ditu beti, zentzu zabalean, artistak. Bizitza markatzen du, oroitzapenak idazten ditu eta itxura guztietan jokatzen da: maite-jolasak, apeta igarokorrak, bizitzako maitasuna… Maitasunak bere hiztegia dauka, bere hizkera: lehen maitasuna, maitasun eroa, maitasun debekatua, betiereko maitasuna, maitasun nahigabetua, maitasun librea, maitasun lotua… Egin, eman eta hartu egiten da. M larriz idatzitako maitasunak mugatu egiten du denbora. Bere hitzordu galaiak ditu, frantsesez erromantikoagoak date anglosaxoiak baino. Maitasunak harreman pribilegiatuak ditu nortasunarekin, moralarekin, erlijioarekin eta kulturarekin. Zer kontatu digute 12 artista gonbidatuek, hilez-hil, maitasun unibertsal horretaz?.
Otsailaren 13an, asteartea
Emanaldi aretoan, 19:00etan
Doako jarduera
Frantsesez
Aldi bereko itzulpena gaztelaniara

Sarrerak Online
Denda Online