FamiliArtium. 2018ko otsaila

Hasiera: Larunbata, 24 Otsaila 2018

Amaiera: Larunbata, 24 Otsaila 2018

Peluxeak

Andrea Ríos-ekin

Museoko artelanetan bizi diren pertsonaia, forma eta koloreei bizia emango diegu eta peluxeak sortuko ditugu gure artista handietan inspiratuz. Josten ikasiko dugu eta era askotako materialak erabiliko ditugu: feltroa, oihala, koloretako artilea, hariak, gomaaparra eta abar, oso giro dibertigarrian.

Otsailaren 24an, larunbata
17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan

Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

6-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela

 

 sedena vertica web               FV1 web

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand