Familientzako lantegiak. 2018ko otsaila

Hasiera: Igandea, 04 Otsaila 2018

Amaiera: Osteguna, 25 Urtarrila 2018

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari

Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Artium Txikia

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1


Otsailak 4, igandea

Antton Goikoetxea. Soinudun eskulturak. Lantegi honetan soinuarekin eta soinurik ezarekin lan egingo dugu zenbait joko eta jardueraren bidez, esate baterako, soinudun eskulturak eta instalazioak eginez (Olga Mesa-ren eta Francisco Ruiz de Infante-ren lana izango da abiapuntua).

Otsailak 11, igandea
Garazi Celaya. Labirintoak. Geure labirintoak diseinatuko ditugu Museoan barrena ibilbideak eginez. Geure gustura gehien interesatzen zaigun bidea egingo dugu. Hasiera batean enkriptatua dirudien leku bat antolatzen eta hari zentzua ematen lagunduko digu labirintoak.

Otsailak 18, igandea
Idoia Elorza. Planktona. Francisco Ruiz de Infante-ren eta Olga Mesa-ren erakusketan jitoan arrastaka eramandako organismoak. Nolakoa ote da haiek marraztu
eta marrazkietan zehar ikustea?.

Otsailak 25, igandea
Idoia Elorza. Espazioa. Lantegi honetan inguratzen gaituen espazioarekin esperimentatuko dugu. Eguneroko gauzak erabiliz maketak, gelak, ibilbideak et aterpeak sortuko ditugu irudimenaren eta jolasaren bidez (Olga Mesa-ren eta Francisco Ruiz de Infante-ren lanean oinarritua).

Good Morning Artium!

6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Otsailak 4, igandea
Garazi Celaya. From chaos to order. Askotariko teknikak eta elkarrekin loturarik ez duten elementuak erabiliz ikusiko dugu zer gertatzen den zerbait ez dabilela dirudienean.

Otsailak 11, igandea
Azucena Monge. ¡Allá me seguirás! ¿Dónde?. Areto batzuetan eta besteetan barrena ibili ondoren, aterpe bat egingo dugu guztiontzat aulkiak, mahaiak, oihalak eta hariak erabiliz.

Otsailak 18, igandea
Azucena Monge. Is this really happening?. Lantegi honetan geure gorputza, gauzak eta proiektagailuak erabiliko ditugu minutu bat eta 30 segundoko bideo bat egiteko.

Otsailak 25, igandea
Garazi Celaya. Mobile sculpture. Olga Mesa-ren eta Francisco Ruiz de Infante-ren erakusketan inspiratuz nahas-mahas dauden elementuak antolatuko ditugu orekaren bidez eta mugikariak sortuko ditugu.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand