Familientzako lantegiak. 2018ko urtarrila

Hasiera: Igandea, 07 Urtarrila 2018

Amaiera: Igandea, 28 Urtarrila 2018

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari

Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Artium Txikia

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1

Urtarrilak 7, igandea
Antton Goikoetxea. Josta gaitezen argiarekin! Lantegi honetan haurrek txotxongiloak egingo dituzte material fosforeszentea erabiliz, eta gero argi beltzeko antzerki-lan labur bat antzeztuko dute.

Urtarrilak 14, igandea
Idoia Elorza. Argia eta itzala. Handitu eta txikitu egingo gara, koloretan edo zuri- -beltzean… Itzalekin jolastuz bideo bat eta marrazkiak egingo ditugu familiartean.

Urtarrilak 21, igandea
Antton Goikoetxea. Zer soinu ateratzen du? Lantegi honetan tresna akustikoak egingo dituzte neska-mutilek eta haien soinua grabatzen, errepikatzen eta anplifikatzen ikasiko dute.

Urtarrilak 28, igandea
Idoia Elorza. RobotizArte. Francisco Ruiz de Infanteren eta Olga Mesaren lanak ikusi ondoren, geure irudi futurista bat sortuko dugu —edo, agian, egungoa?— kableak, gardenkiak eta beste material asko erabiliz.

Good Morning Artium!

6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 €
eta haurrak, € 1

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Urtarrilak 7, igandea
Azucena Monge. Near and Far. Have you ever noticed how things look fainter the further away they get from you? Inoiz ohartu al zara zenbat eta urrutiago egon gauzak lausoago ageri direla? Lantegi honetan sakonera margotzen ikasiko dugu.

Urtarrilak 14, igandea
Garazi Celaya. Creating your own costume. Geure mozorro-jantzia egingo dugu Museoko artelanen batean inspirazioa hartuz eta jaietan soberan geratutako materialak erabiliz.

Urtarrilak 21, igandea
Azucena Monge. Printing fun. Printing is an easy and effective way to paint lots of shapes. Forma ugari margotuko ditugu inprimatzearen teknika erabiliz.

Urtarrilak 28, igandea
Garazi Celaya. From Portrait to Selfie. Erretratuak Ikusiko ditugu Museoko aretoetan eta, gero, geurea egingo dugu lantegietan, eszenografia, jantziak eta abar geuk sortuz.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand