Biak Santos Iñurrietaren Ke usted lo pase bien erakusketaren inguruan, eta biak ala biak artistak bere koadroetan sartu dituen animalietan oinarrituak.
Eta orain zuen txanda da!! Bai, bai. Iritsi da zeuen animalia sortzeko unea. Oso erraza da. Artiumeko Plaza aretoan zain izango dituzue:
1. zuen animalia egiteko jarraibideak, ideiak…
(bakoitzak bana edota guztien artean bat, nahi duzuen bezala),
2. materialak (era guztietakoak),
3. eta amaitzen duzuenean zuen lana uzteko lekua.
Gure asmoa da egindako lan guztiak jaso eta animalia-bilduma txiki bat egitea, txikientzako eranskailu-albumerako Santosen margolanetatik atera dugunaren antzekoa.
Zain gaituzue!
Abenduaren 6tik, asteazkena, 10era, igandea
11:00etatik 20:00etara etengabe
Gogoan izan 14 urtez azpikoak doan sartzen direla Museora
Sarrerak Online
Denda Online