2017ko Eguberriak Artiumen

Hasiera: Asteartea, 26 Abendua 2017

Amaiera: Ostirala, 05 Urtarrila 2018

Familientzako gunea eta Eguberrietako lantegiak

Familientzako gunea

Aurtengo eguberrietarako gune bat antolatu dugu familiako txikienek esperimentuak egin eta jolasteko, eta helduek, bitartean, kafetegitik ahamen bat jaitsi, liburu bat irakurri… eta uneaz goza dezazuen.

2017ko abenduaren 26tik 2018ko urtarrilaren 5era

Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 20:00etara
Gure nahirik onenak lantegi-programak emango dio bizia familientzako guneari.

Eguberrietako lantegiak. Gure nahirik onenak

Gure nahirik onenei itxura emango diegu eta ziur egon mamituko direla. Horretarako gure
nahi guztiak kutxa txit berezi batean sartuko ditugu. Kutxa hori ekimenak dirauen bi asteetako bakoitzaren amaieran zabalduko dugu, hau da, abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean.

2017ko abenduaren 26tik 30era
2018ko urtarrilaren 2tik 5era

11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era
Plaza aretoan
Zentro-Museoaren sarrera-txartelarekin doan
Hezitzaile bat egongo da lantegian
Ez dago erreserba egin beharrik
Argibide gehiago: www.artium.eus eta 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand