Arterako Hitzak programan artea eta literatura elkartzen dira, era horretan arteari hurbiltzeko eta hura ezagutzeko beste era bat eskainiz. Horretarako, idazleek gure bildumaz duten ikuspegia ematen dute.
Manu López Gaseni
Haur eta gazte literaturaren alorreko ikertzaile, irakasle, idazle eta itzultzailea da. UPV/EHUko irakasle titularra da Hezkuntza eta Kirol fakultatean, Gasteizen, eta haur eta gazte literatura itzulia ikertu du batez ere.
Manu López Gaseni-k Chema Madoz-en lana aukeratu du: Laberinto (1999)
Lana EMSIME gunean (Zer da EMSIME?)
Chema Madoz Artiumen DokuArt gunean
Urriaren 19an, osteguna
Emanaldi aretoan, 19:30ean
Doako jarduera
Euskaraz