Cabello/Carceller (Helena Cabello/Ana Carceller) artistak ezagutzeko abagunea da hau. Bi artista hauek beren lan-prozesuak azaldu eta Performer obra deskubritzen lagunduko digute, zeina Artea eta (artearen) sistema erakusketan baitago ikusgai jarria. Bideo batek eta ekintza performatibo batek osatzen dute Performer proiektua.
Performer, Cabello/Carceller
Aurkezpena eta performancea
Irailaren 14an, osteguna, 19:00etan
Ekialde-Behekoa aretoan
Doako jarduera. Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20