Hala dio Luis Camnitzer-ek: "Museoa eskola bat da"
Hezitzeko eginkizuna ez dagokio eskolari (irakasleei) bakarrik, guztion lana da, eta gogoz heltzen diogun zeregin horri Artiumen ere, artea hezitzeko tresna egokia dela pentsatuz. Irudiek, erakusketek,
lantegiek eta artearen jardunak beste ikuspegi batekin aztertzen laguntzen digute geure bizitza eta beste mundu batzuk.
Artium Ibiltari programak iazko ikasturtean izan zuen harrera ona ikusita, berriz ere izango gaituzue zuen ikastetxeetan proiektu berriak zakuan ditugula, bisita eta lantegien bidez Museoan landuz joango garenak. Ikasle eta irakasleentzako eskolarako programa guztiak ikus daitezke, eta haietan parte hartzeko izena eman daiteke, ondoko
estekan:
Eskolarako programak 2017-2018
Izena emateko epeak: 2017ko irailaren 1etik urriaren 20ra
Sarrerak Online
Denda Online