Uda zoragarria lantegi programa

Hasiera: Asteartea, 15 Abuztua 2017

Amaiera: Igandea, 03 Iraila 2017

Uda zoragarria: egunero, proposamen desberdin bat

Uda zoragarria lantegietan proposamenak aldatuz joango dira egunez egun eta, hala, haurrek era guztietako teknika eta materialekin lan egingo dute (margoa, marrazkia, performancea, eskultura, collagea…), aurtengo udan eta aurrekoetan bizitako esperientziak gogora ekarriz.

Aste barruan, goizez: udari buruzko mural handi bat egitea
Arratsaldez eta aste buruetan: gai jakin bat aztertuko dugu eguneko, programa honen arabera

8/15 Zomorroak
8/16 Museoa itxita (asteko atsedenaldia)
8/17 Zaratak
8/18 Arrainak/itsasoa
8/19 Usainak
8/20 Istorioak
8/22 Kirola
8/23 Labirintuak eta lorategiak
8/24 Ura/urtegia, hondartzak, igerilekuak eta ibaiak
8/25 Hiriak
8/26 Animaliak
8/27 Gauzak
8/29 Jendea/lagunak, familia
8/30 Mendi eta zelaiak
8/31 Jolasak
9/1 Musika
9/2 Janaria
9/3 Ipuinak eta antzerkiak

Abuztuaren 15etik irailaren 3ra
Familientzako gunea, Plaza aretoa
Lantegiak: 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era

Bai lantegia bai Familien Gunearen erabilera doakoak dira egunean bertako Museoko sarrerarekin etortzen diren bisitarientzat. Tokia mugatua da, baina ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea.

Gogoan izan: 14 urtez azpikoak doan sar daitezke Museora!

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand