DanZálava proiektuaren barruan, Mala Kline koreografo, dantzari eta idazle esloveniarrak sorkuntza-laborategi bat zuzenduko du Artiumen. Sortze-prozesua uztailaren lehen astean eta azaroaren hirugarrenean garatuko da, eta horren emaitza jendaurreko erakustaldi bat izango da, azaroaren 19an egingo dena, XIV. Bernaola Musika Jaialdiaren programazioaren barruan eta Espacio Sinkro taldearekin elkarlanean.
Altraste Danza, Eusko Jaurlaritza, Espacio Sinkro, José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa
Sarrerak Online
Denda Online