Lur azpiko arkitektura artearen zerbitzura
Montehermoso-Artium ardatza egin eta jan-edanez bukatu
Bere 14.000 metro koadroen %75 lur azpian duela, sarrerako sabaitik zintzilik dauden 15.000 beirazko malkoren tintinhotsarekin egiten digu ongietorria. Modu apetatsuan deskoadratutako eskailerek aspaldi ihes egin zioten beren eraikinaren ardatzari Montehermosorekin lotzen duen alegiazko lerro bati jarraitzeko. Muinoaren gainean dagoen XVI. mendeko Oihaneder jauregi errenazentista, bere baitan kultur etxe bat duena, hiriko ur biltegi ohiarekin dago lotuta lur azpitik. Gaur egun, artelan garaikideen erakusketak egiten dira bertan. Ordu eta laurdeneko ibilbide bat da gutxi gorabehera eta Cube Artiumen pintxo bat janez eta zerbait edanez amaitzen da.
Larunbatean, 11:15ean (uztaila eta abuztua)
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Sarrerak online erosteko: aurki
Tarifa arrunta: 10 €. Tarifa murriztua: 7 € (pentsiodunak, Museoaren Adiskideak, langabetuak, ikasleak eta 14 urtez azpikoak).
Bidaia denboran zehar
Katedrala eta Artium ikusi eta jan-edanez bukatu
Erdi Aroko Gasteizen hasi eta gaur egungoraino (Santa Maria Katedraletik Artiumera), ibilbide honetan ikusiko dugu igarotako mendeak gorabehera badela gauza bat ukaezina: guztiok izan gara, eta gara, geure garaikoak. Ordu eta laurdeneko ibilbide bat da gutxi gorabehera eta Cube Artiumen pintxo bat, janez eta zerbait edanez amaitzen da: gastronomia gaurkoena betiko gaiak erabiliz egina. Iragana eta oraina elkartuko ditugu esperientzia diziplina anitz batean!
Ostegunean eta igandean, 11:00etan (uztaila eta abuztua)
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Sarrerak online erosteko: aurki
Tarifa arrunta: 12 €. Tarifa murriztua: 8 € (pentsiodunak, Museoaren Adiskideak, langabetuak, ikasleak eta 14 urtez azpikoak).

Sarrerak Online
Denda Online