Musikaren entzule berriari buruzko topaketak

Profesionalen topaketa musikaren industrian entzule berriak sortzeaz eta belaunaldi txandaketaz

Musikaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela-eta, Euskal Herriko Musika Bulegoak sektore-jardunaldi batzuk antolatu ditu. Bertan, hainbat eragilek entzule berriak sortzeaz eta belaunaldi-txandaketaz jardungo dira.

Belaunaldi-txandaketa eta entzule berriak sortzea dira gaur egun musika-industriaren sektore batzuen eta besteen kezka nagusietakoak. Azken hamabost urteetan, musikaren sektorea asko aldatu da: formatuak, sortzeko moduak eta lekuak, kontsumoa eta zabalkundea… Jardunbide berri horiek direla-eta, kontsumitzailea bilakatu da musika-industriaren arretaren xede nagusia.

Ekainaren 20an, asteartea
Emanaldi aretoan, 9:30etik 14:00etara
Doako jarduera

Izen-emateko emaila  Programa osoa

logo musika bulegoa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand