2017ko Miaketa-koadernoak. Liliana Porter

Miaketa-koadernoak 10 enigma dakartza, 10 galdera, bakarrik edota adiskide eta senideek lagunduta erantzun beharko dituzunak

Arte garaikidea miatu eta ezagutzeko, eta harekin gozatzeko, modu dibertigarria. Betetako koaderno bakoitzeko sari bat izango duzu zain Artiumeko Txartel leihatilan. Zorte on eta ondo pasa Artium miatuz!

1. miaketa koadernoa: Liliana Porter. Elkarrizketak eta desobeditzeak

10 igarkizun hautatzeko 1000 aukera. Liliana Porter-en erakusketak, hain delikatuak, hain sakonak, hainbeste xehetasun dituenak, ikusteko edota ikusi gabe uzteko hainbeste gauza dituenak… mila eta bat miaketa-koaderno egiteko adina ematen du.

Lehendabizikoak, erakusketaren izen berekoak, litezkeen igarkizun horietatik 10 jasotzen ditu. Argitzeko gai izango ote zara? Eginez gero, saria izango duzu: oso ondo pasatu eta zerbait ikasteaz gainera, esperientzia horren oroigarri bat jasoko duzu.

 

 

1. miaketa-koadernoa jaitsi  Liliana Porter. Elkarrizketak eta desobeditzeak erakusketa 

2. miaketa koadernoa: Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma

2017an argitaratutako bigarren miaketa-koadernoa da, eta Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma erakusketaren inguruan egin da. Haren galerietan barrena eramango zaitu, museoetako zuzendariek, artistek eta komisarioek artelanei buruz idatzi dituzten testuak irakurriz… eta 10 erantzun besterik ez dizkizu eskatuko.

10 galderari eman beharreko 10 erantzun. Erronka gainditzeko modukoa da baina… ez zaitugu engainatu nahi: ez da oso erraza!

 

 

2. miaketa-koadernoa jaitsi  Artea eta (artearen) sistema erakusketa 

Miaketa-koadernoen babeslea:
Euskaltel web

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand