2017ko Museoen Nazioarteko Eguna Artiumen

Hasiera: Larunbata, 20 Maiatza 2017

Amaiera: Igandea, 21 Maiatza 2017

MNE 2017. Zatoz Artiumera, astebururako plan bikaina

Erakusketak ezagutu eta Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko proposatzen ditugun jardueretan parte hartu ahal izango duzu.

Zuk nahi duzuna tarifa (zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat)
Museoaren ordutegia:
11:00etatik 20:00etara, etengabe
Gogoan izan: baduzu Museoa modu dibertigarri batean ezagutzeko modua ere, txartel-leihatilan emango dizuten miaketa-koadernoko enigmak argituz.

Liburuxka (pdf)  Arabako museoak 

Maiatzaren 20an, larunbata

Scratch Eguna 2017
Bideojokoak, animazioak, benetako aplikazioak… Lehen Hezkuntzako 3. zikloko haurren eskutik
Ekialde-Goikoa aretoan – 11:00etatik 13:30era

Gehiago irakurri

Scratch Day MIT Media Lab-en Lifelong Kindergarten Group-ek sortutako ekimena da.
Aurten, munduko 130 tokitan baino gehiagotan antolatuko da garai bertsuan. Scratch-a da egun horren ardatza, hau da, interfaze errazen bidez ordenagailuen programazioa ezagutu eta hartan trebatzeko aukera emateaz gainera, ikasteko eta elkarlanean aritzeko konpetentziak garatzen dituen aplikazio informatikoa.
Artiumen, gure lurraldeko ikastetxeetako ikasleek aurkeztuko dituzte beren proiektuak.

Bisita gidatuak Artium osorik
Artium ezagutzeko modurik onena: lur-azpian egotearen berezitasuna, erakusketa berriak, kanpoko eskulturak,…
12:30ean eta 18:30ean

Musiforum Archipiel-ekin
Lantegia, kontzertua eta performancea
Erakusketa aretoetan, 17:30ean
Toki mugatua. Izen-ematea: 945 20 90 20

Gehiago irakurri

Álvaro Barrius-k eta Ainara LeGardon-ek osatzen dute Archipiel. Haien lana inprobisazio askean, poesia fonetiko eta ikusizkoaren esparruen ikerketan, mugimenduan eta jolas itxurako estrategia sortzaileen erabileran oinarritzen da.
Performancea, hitzaldia eta parte-hartzeko lantegi bat nahasten dituen ikuskizun bat sortu dute, eta Musiforum izena eman diote.
Archipielen lana erakutsiz hasten da esperientzia, bizpahiru pieza inprobisatu eginez. Gero, bikoteak bertaratutako jendearekin hitz egiten dute proiektuaren xede orokorrak azalduz, inprobisazio-lan guztiek elkarrekin dituzten funtsezko ideia batzuk aipatuz eta Archipiel-el erabiltzen dituen seinaleetako batzuk adieraziz. Elkarrizketa horretan galderak eta iruzkinak egitea dago, gaia argitzeko eta parte-hartzeko giro bat sortzeko xede bikoitzarekin, ikusleak eroso senti daitezen.
Hirugarren zatian, beste inprobisazio-saio bat eskaintzen dute, ikusleen parte-hartzearekin eta konplizitatearekin, haiekin izandako elkarrizketan planteatutako ideien eta estrategien inguruan.
Betiere modu lasaian eta «hemen-orain»-ekin lotura bilatuz, norbera aberasteko eta elkarrekin jostatzeko modu gisa.
Amaitzeko elkarrizketarako tartea irekiko da, erantzun gabe geratu diren galderei erantzuteko eta esperientziari buruzko ideiak eta iruzkinak emateko.
(Ikuskizunak 60 minutu irauten ditu, gutxi gorabehera)
Hala haurrentzako nola helduentzat egokia

Archipiel-en Facebook orria 

Kontzertua: Leun
Artiumen plazan, 20:00etan. Doako jarduera

Gehiago irakurri

Jone Ibarretxek (ahotsa eta baxua), Antton Goikoetxeak (gitarra) eta Markel Badallok (batería) osatzen dute Leun izeneko bizkaitar hirukotea, 2015ean sortua. Rock-talde bat da, baina beren abestietan beste genero batzuetako erritmoak, melodiak eta armoniak ere erabiltzen dituzte. Hona taldearen beste bi ezaugarri: intentsitate-aldaketa handiak egitea, eta ambient-musika sortzea, giro-gitarrak eta bakarlariaren ahots beroa oinarri dituztela. Une honetan beren lehen EPa aurkezten ari dira: Twice.

Sari batzuk: #LiveFagor (Mundaka Festival) musika-lehiaketaren irabazleak; Kafe Antzokia (Gaztea Maketa Lehiaketa) sariaren irabazleak

Twice. Bideo-klipa 

 

Maiatzaren 21ean, igandea

Familientzako lantegiak
Good Morning Artium! – 12:00etatik 13:30era
Artium Txikia – 12:15etik 13:30era

Lantegien programa 

Bisita gidatuak Artium osorik
Artium ezagutzeko modurik onena: lur-azpian egotearen berezitasuna, erakusketa berriak, kanpoko eskulturak,…
12:30ean eta 18:30ean

Food Truck direlakoak eta musika barruko plazan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand