Institut Français-en laguntzarekin
CinémArtium
Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua Institut Français-ekin elkarlanean, hilean behin, hitzordu bat proposatzen du Artiumek, hilaren azken asteartean, frantsesezko pelikulak jatorrizko hizkuntzan ikusi eta, ondoren, ikusitakoari buruz solasean aritzeko, hori ere frantsesez, jakina.
Séraphine. Martin Provost, Frantzia, 2008
Apirilaren 25ean, asteartea
Emanaldi aretoan, 19:00etan
Doako jarduera
Zinema familiartean
Frantsesezko animazio-zinemaz familiartean gozatzeko aukera. Institut Français-ekin elkarlanean.
Kérity, la maison des contes. Dominique Monféry, 2009.
Iraupena: ordu bat eta hogei minutu
Apirilaren 22an, larunbata
Emanaldi aretoan, 18:00etan
Argibideak: 945 20 90 20