Familientzako lantegiak. 2017ko udaberria

Hasiera: Igandea, 02 Apirila 2017

Amaiera: Igandea, 30 Apirila 2017

Igande bakoitzean, esperientzia desbedin bat haurrentzat eta beren lagun helduentzat

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Artium txikia

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Maiatzak 7, igandea
Beste mundu bat ezagutuko dugu, oihal batean azaleran zehar nabigatuz pinguino magiko batenganaino iritsi arte… Ezagutu nahi al duzu?
Maiatzak 14, igandea
Hain eguraldi ona egiten du, non tximeleta asko baitabil hegan gure inguruan. Batzuk Museoraino sartu dira! Lantegian era askotako teknikak erabiliko ditugu tximeletak eta bestelako intsektuak sortzeko.
Maiatzak 21, igandea
Ñimiño pentsatuz. Nola ikusiko zenituzke gauzak azkazal bat baino txikiagoa bazina? Non biziko zinateke? Lantegi honetan gure ñimiñoak sortuko ditugu eta etxe bat bilatuko diegu.
Maiatzak 28, igandea
Helikoptero batentzat kartel bat egingo bagenu eta gure itsasontziarentzat bandera bat? Letrak marraztu eta nahierara margotuko ditugu familiartean.

Apirilak 2, igandea
Usainak margotu eta koloreak usaintzea? Artiumeko lantegian egin liteke!
Apirilak 9, igandea
Gauza bat aurkitu… eta artelan bihurtu nuen!
Apirilak 23, igandea
Lehendabizi, osagaiak bilatuko ditugu Museoan barrena… eta gero, margolan bat prestatuko dugu su txikian!
Apirilak 30, igandea
Koloreei buruz gehiago jakin nahi al duzu? Lantegi honetan nondik datozen eta nola konbina daitezkeen ikasiko dugu. Zatoz ongi pasatzera!

Good Morning Artium!

6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Maiatzak 7, igandea
Egin dezagun instalazio bat! Artiumen erakusketetan aurkituko dugu inspirazio-iturria geure instalazioa egiteko.
Maiatzak 14, igandea
Izango ote gara itzalak harrapatzeko gai Peter Pan-ek egiten zuen bezala? Artiumen egingo dugu, eta gero margoaren bidez erantsiko ditugu.
Maiatzak 21, igandea
Harea eta koloretako klarionak erabiliz marrazkiak egingo ditugu Liliana Porter-en lanetan inspiratuz.
Maiatzak 28, igandea
Itzalen lantegia. Liliana Porter-en erakusketan oinarritua. Itzalen proiekzioak ikusiko ditugu horman, margotu egingo ditugu eta gero postal bat egingo dugu bidaltzeko.

Apirilak 2, igandea
Lettering workshop. Zure hizkiak diseinatu nahi dituzu? Lettering izeneko teknika erabiltzen da hizki politak diseinatzeko. Bildumako artelan batean inspirazioa hartu eta mezu bat diseinatuko dugu.
Apirilak 9, igandea
Eskultura-lantegia. Plastilina gogoko baduzu, ez ezazu lantegi hau huts egin. Bildumako eskulturak ikusi ondoren, geurea egingo dugu buztinez.
Apirilak 23, igandea
Stop Motion lantegia. Zure marrazkiak magiaz bezala mugitzea nahi duzu? Lantegi honetan marrazkiak egingo ditugu Artiumeko artelanetan oinarrituz eta oso modu erraz eta dibertigarrian bizia ematen ikasiko dugu. Anima zaitez eta emaiezu bizia Museoko margolanei!
Apirilak 30, igandea
Ilustrazio-lantegia. Bildumako artelan batean inspirazioa hartu eta kartel bat diseinatuko dugu ilustrazioaren teknika erabiliz.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand