Familientzako gunea
Lantegia: Marrazki hedatua
11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
Zatozte, goza ezazue zuentzat antolatu dugun guneaz eta parte har ezazue hezitzaile batek gidatutako lantegi irekian, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era, ekimenak iraungo duen bost egunetan. Bai lantegia eta bai «txokoa»-ren erabilera doakoak dira, egun horretan Museora sartzeko txartela duten bisitarientzat. Tokia mugatua da, baina ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea.
Gogoan izan: 14 urtez azpikoak doan sar daitezke Museora
Doako bisita gidatuak
Artium osorik, 12:30ean eta 18:30ean
Artium, haren arkitekturaren berezitasuna (haren 14.000 metro koadroren %75 lur azpian dago), harrera egiten diguten artelanak (15.000 beirazko anpulu sabaitik zintzilik, gure buruen gainean tintin eginez), erakusketa berriak, kanpoko eskulturak… ezagutzeko modurik onena Aste Santurako prestatu dugun Artium Osorik izeneko bisita gidatu bat egitea da.
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Miaketa koadernoa
Apirilaren 13tik (osteguna) aurrera
10 aztarna, beste hainbeste enigma argitzeko, Liliana Porter-en erakusketan. Zein artelani dagozkion asmatzeko aurkitu beharko dituzun xehetasun xumeak, erakusketa-aretoko 1000 metro karratuetan. Horren truke, esperientziaz gozatzeaz gainera erakusketaren oroigarri bat jasoko duzu, etxera eramateko.