Doako bisita gidatuak. 2017ko martxoa

Hasiera: Azteazkena, 2017(e)ko Martxoaren 01a

Amaiera: Azteazkena, 2017(e)ko Martxoaren 29a

Bisitaz bisita Museoa ezagutuz

Artiumen konponketak egiten ari gara... baina hala ere bisita desberdina eta dibertigarria egin dezakezu. Pikatxoiek eta palek hartu dute Artium Bildumaren artelanen lekua; eta aretoetako lurrak konpondu bitartean, Museoak bisita mota berri bat estreinatu du.

Berrogei minutu besterik ez dira izango. Hori bai, oso trinkoak, Artiumen piezetako batzuek gordetzen dituzten misterioak aurkitzeko, Atari aretoko erakusketaz gozatzeko eta lur azpiko museo honen arkitekturaren berezitasun batzuk ezagutzeko.

Asteazkenean, 18:30ean
Igandean, 12:30ean
Museoaren sarrera-txartelarekin doan. Erreserbak: 945 20 90 20

Konponketa-lanak iraun bitartean "Zuk nahi duzuna" (zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat) izango da Museoaren tarifa.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand