Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Urtarrileko eta otsaileko igandeetan: Artea eta literatura txikienentzat
Martxoaren 5ean
Nola eman bizia orbanei? Pintzelekin eskuak eta oinak margotuz, pertsonaiak sortu eta istorioak asmatuko ditugu.
Martxoaren 12an
Denboran bidaiatu eta oso familia berezia ezagutuko dugu. Istorioak sortu eta geuk egindako postaletan bidaliko ditugu.
Martxoaren 19an
Zer usain du museo batek? Lantegi honetan gure zentzumenak frogatuko ditugu eta usainak eta irudiak elkarrekin lotzen ikasiko dugu.
Martxoaren 26an
Demagun esploratzaileak garela eta Artium oihana dela! Gero, artelan bat egingo dugu landareak eta loreak erabiliz.
Good morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Urtarrileko eta otsaileko igandeetan: Art and children's books
Martxoaren 5ean
Duela ia 5.000 urte Mesopotamia zaharreko biztanleek kutxak ezkutatzen zituzten hirietako harresietan beren kulturari buruzko informazioarekin gerokoek jakin zezaten nola bizi ziren. Zatoz Artiumera eta egin ezazu zeure «artearen denbora-kutxatila».
Martxoaren 12an
Lantegi honetan geure margoak egiten ikasiko dugu eguneroko gai arruntak eta pigmentuak erabiliz. Era askotako materialak sortzeko prozesuak ezagutuko ditugu eta arte-teknika ugariak erabiliko.
Martxoaren 19an
Argia margotuko dugu ilunpean. Itzalak proiektatuz marrazkiak egin eta margotzeko lantegia.
Martxoaren 26an
Alexander Calder Estatu Batuetako eskultore eta higikarien asmatzailearen Circus bideo-performanceko pertsonaiak eta agertokia berregingo dira.
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online