2016ko Eguberriak Artiumen

Hasiera: Asteartea, 27 Abendua 2016

Amaiera: Larunbata, 07 Urtarrila 2017

Familientzako gunea eta Eguberrietako haurrentzako lantegiak

Bisitan zatozenean gozatzeko gune bat, edota zure bisitaren xede nagusia bihurtuko dena.  Txikienentzako pentsatutako leku bat, baina baita haiekin datozenen helduentzat ere. Gune horretan lantegi dibertigarri batzuk izango dituzu zain Eguberrietan.

2016ko abenduaren 27tik 30era eta 2017ko urtarrilaren 3, 4 eta 7an
11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:00etara
2017ko urtarrilaren 5ean
11:30etik 13:00etara
Ordutegi horretatik aurrera zeuen kabuz aritu ahal izango zarete. Ez dago erreserba egin beharrik.
Hezitzaile bat egongo da lantegian.

Zentro-Museoaren sarrera-txartelarekin doan
Konponketa-lanak iraun bitartean "Zuk nahi duzuna" (zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat) izango da Museoaren tarifa.

Argibide gehiago: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand