2016ko Art-agendak
Dena da hutsalkeria. Komisarioa: Mery Cuesta
Burezurraren sinboloak historian zehar izan dituen esanahi-aldaketak berrikusiko dira, hamabi artistak osatutako sail honetan. Burezurrak lotura estua du norbanakoarekin, gure giza izaera gogorarazten baitigu eta, beraz, bizitzaren denbora mugatua. Horregatik, oso egokia da burezurra eta denboraren iragana adierazten duen beste objektu bat, agenda, elkarrekin lotzea. 2016 urte osoan, burezurraren sinboloak izan dituen esanahi ugariak ezagutuko ditugu, Barrokoan hasi eta gaur arte, hamabi artistaren interpretazio askearen bidez.
Abenduko azala: Eguneroko burezurra, José Luis Merino
Behin eta berriz esanahia aldatu ondoren, arrunt bihurtu eta era guztietako esparru sortzaile eta merkatu-zirrituetan sartu da burezurraren irudia. Gaur egun, inoiz baino gehiago, burezurraren ikurra laguna dugu gure egunerokotasunean.
José Luis Merino (Bartzelona, 1962) irudigilea eta diseinatzaile grafikoa da. Irudigintza-eskolak ematen ditu Bartzelonako Elisava unibertsitate-eskolan, eta Irudigintza eta Komikigintza masterreko zuzendarietako bat da. Nazioarteko urtekari askotan argitaratu dira haren lanak.
Eskura ezazu Art-Agenda bat Museora bisitan zatozenean. Bilduma ere egin dezakezu.
Abenduko agenda (pdf) Mery Cuestaren web gunea José Luis Merinoren web gunea