Kontua ez da berria. Jakina da musikak eragin handia duela gure gogo-aldartean. Egunez egun nabaritzen dugun kontua da…, nork ez dauka playlist bat lanerako, korrika egiteko, dantzatzeko…? Musikak makina bat sentipen eragiten ditu gugan, baina, jabetzen al gara benetan nola eragiten digun?
Aurten, esperientzia elkarreragile bat proposatzen digu Mugako Kids-ek, musikaren eragin hori gugan nabaritzeko. Familiarekin batera gozatzeko bidaia artistiko bat, musika elektronikoaren sorta onenaren erritmoak lagundurik, DJ Yngrid-en eskutik eta, bukatzeko, sorpresa zoragarria.
Dantza egizu margotu bitartean!
Ingurua kolorez estaliko dugu, baina gorputzak aginduko du modu inkontzientean, musikaren erritmoari jarraituz.
Pendulu bat zara!
Inertziaz mugitzen den zintzilikario bat bagina bezala, gorputzari erlaxatzen utziko diogu musika lasaiaren erritmoan, eta koloretako arrastoak atzean utziz joango gara.
Distira egizu!
Hasieran ia ez dugu hautemango, baina argiak itzali ondoren… gure artelana distiratsu agertuko da ilunpean! Atera ezazu zure alde sortzaileena eta egizu maskara bat margo fluoreszentea erabiliz.
Be free On the Floor!
Txikienek askatasun osoz margotuko dute (zehaztutako inguruaren barruan), koloretako klariona erabiliz. Gora arte suntsikorra!
Unroll the magic paper!
Paperezko euri eder batekin agurtuko dugu eguna. Parte-hartzaile guztiek zeharkatuko dute aretoa, atzean lorratz dibertigarri eta koloretsua utziz.
Urriaren 16an, igandea
Ordua: 11:30 – 13:30
Lekua: Plaza aretoa
Sarrera: 2 € (Artiumen Txartel-leihatilan)

Sarrerak Online
Denda Online