Filosofiaren alde

Hasiera: Ostirala, 16 Iraila 2016

Lekua: Emanaldi aretoa

Hasteko ordua: 20:00etan

Galderak gogoko dituen edonork parte hartzeko elkarrizketa

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Heziberri izeneko hezkuntzaren erreforma-planean ikaragarri murriztu dira filosofia irakasgaiaren orduak. Nola liteke, ordea, libre-pentsamendua ezerezera mugatzea?  Nola asmatu bide berriak izateari, errealitateari eta ezagutzari buruz galdera garrantzitsuak alde batera utzita? Nola ahaztu galdera horiei buruz beste pentsalari batzuek esandakoak?

Nahiz banakoarentzat nahiz gizartearentzat Filosofiak duen balioa aldarrikatzeko hiru elkarrizketa-saio antolatu ditugu (Bilbon, Gasteizen eta Donostian) Agora elkartekook ezagutza-arlo batzuekin eta besteekin loturik haren alde aritzeko. Gasteizen matematika, artea, ekonomia eta filosofia politikoa lotu ditugu. Gurekin izango ditugu Enrique Zuazua, Sergio Prego, Mari Carmen Gallastegui eta Daniel Innerarity.

Irailaren 16an, ostirala
Emanaldi aretoan, 20:00etan
Doako jarduera

creditos negro mod

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand