Eraikina
Eraikitako 13.000 m2-etatik ia %75 kale mailaren azpitik dago. Zatirik handiena lur azpian baitu, Artium Euskal Herriko soto-museoa da, erabat azalean dauden beste museo garrantzitsu batzuen kontrapuntua.
Bisita gidatua: «Artium osorik»
Bisita gidatu bat egitea da, dudarik gabe, Artium ezagutzeko modurik onena: lur-azpian egotearen berezitasuna, erakusketa berriak, kanpoko eskulturak…
Asteazken, larunbat eta igandeetan: 12:00etan eta 18:00etan
Erreserba ezazu tokia! (945209090)
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Miaketa-koadernoak
Miaketa-koaderno bakoitzak 10 enigma dakartza erantzun beharko dituzunak, museo honen aretoetan barrena zabiltzala. Betetako koaderno bakoitzeko sari bat izango duzu zain Artiumeko Txartel-leihatilan.
Artea , zinema eta gastronomia
Artea, zinema eta gastronomia elkartzen dira esperientzia aberasgarriz betetako arratsalde hauetan: bisita batean parte hartu eta, pelikula bat ikusi ondoren, ahamen bat eta ardo-kopa bat hartzea Cube jatetxean.
Abuztuaren 10ean, asteazkena
El banquete de boda. Ang Lee. Taiwan, 1993, 112 min
Abuztuaren 17an, asteazkena
The Trip. Michael Winterbottom. Erresuma Batua, 2010, 107 min
Abuztuaren 24an, asteazkena
Un viaje de diez metros. Lasse Hallstrom. AEB, 2014, 122 min
Abuztuaren 31n, asteazkena
Chef. Jon Favreau. AEB, 2014, 115 min
Emanaldi aretoan. 19:30ean
J. B. eta gaztelaniazko azpititululak
Erreserbak: 945 20 90 20
Prezioa: 7,5 € (Artiumen Adiskideak, 5 €)
Abuztuaren 1etik aurrera salgai
Txikienentzat eta haien familientzat
Abuzturako toki bat antolatu dugu familiako txikienek artearekin esperimentatuz ongi pasa dezaten, eta, bitartean, haiekin zatozten helduok kafetegitik mokadu bat atera, liburu bat irakurri… eta momentuaz goza dezazuen.
Astean zehar, goizean, 11:30etik 13:00era eta arratsaldean 17:30etik 19:00etara eta asteburuan (larunbat eta igandeetan), 11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:00etara, era guztietako teknika (pintura, marrazkia, performancea, collagea, argazkia…) eta materialekin esperimentatzea proposatzen dizuegu.
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Argibide gehiago: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online