PIGS. Erakusketaren inaugurazioa

PIGS PIGS

Hasiera: Ostirala, 19 Otsaila 2016

Inaugurazioa
Ostirala
2016/02/19,  20:00etan

Komisarioa: Blanca de la Torre
Ekoizkleak: Artium (Vitoria-Gasteiz), Galeria Municipal do Porto (Portugal), Tesalonikako Arte Garaikidearen Zentroa (Grezia) eta Es Baluard (Palma)

Egungo egoera politiko zinismoz betea islatzea da PIGS erakusketaren helburua, Portugaleko, Italiako, Greziako eta Espainiako artisten lanak oinarri harturik. Horrekin lortu nahi dena zera da: batetik, Ipar Europako herrialdeen diskurtso paternalista eta gehiagotasun-kutsuzkoa agerian uztea, hegoko herrialdeekiko; eta, bestetik, Mediterraneo inguruko herrialdeen kultura eta umorea aldarrikatzea Iparreko gartxutasun eta zekentasunaren aldean. Akronimoa aitzakia besterik ez da gertatzen ari denaren irudi bat eskaintzeko, eta kontu ilunetan nahastuta dauden botere-modu
batzuk azaleratzeko.

Erakusketa zabaltzeko ekitaldiaren egitaraua

Otsailaren 19an, ostirala

18:30ean
Proiektuaren komisarioak egindako bisita gidatua
Museoko Adiskideentzat bakarrik

19:00etan
Hitzaldia eta elkarrizketa, erakusketako komisarioarekin eta artistekin

20:00etan
Erakusketaren irekiera

Otsailaren 201n, larunbata

12:00etan
Komisarioak eta artistek gidatutako bisita

Zabaldu-ondoko asteburua

Larunbatean, otsailak 20, eta igandean, hilak 21, ZUK NAHI DUZUNA tarifa (zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat) bisitari guztiei ezarriko zaie.
Ordutegia: 11.00etatik 20.00etara, etengabe

PIGS erakusketari buruz Gonbidapena 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand